Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2019

JATORDUEN RUTINA ESPEZIFIKO BAT EZARTZEA

Imagen
Lehen bai lehen, garrantzitsua da umeek gustura sentitzeko eta bizitza osasuntsua alde batera utz ez dezaten, jatorduen errutina bat eratzea, jateko orduak zehaztuz eta jateko zer elikagai hartu eta ez hartu zehaztuz. Berebizikoa da ordutegiak finkatuak izatea, modu ezin hobea da umeen artean ohitura osasuntsuak sustatzeko. Eta hasieran zaila egiten zaien arren, azkenean ohitu eta erraz-erraz eramango dituzte aurrera errutina osasuntsu hauek. Umeengan aholkatzen da egunean zear bost bazkari egitea: gosaria, hamiketakoa, jateko ordua, merienda eta afaria; eta guztiek errutina hauen gehiengo zatia eskolan daudela egingo dute. Ortaz, eskolako ordutegiak, mesede egiten die errutina hauek finkatzeari, jateko eta aktibitatea egiteko orduak finkatuak bai dituzte eskolako ordutegian. Eskolak, esku handia hartuko du ikasleen ohitura osasuntsuen jarraipenean, errutinan lagunduz. Gosaria, eguneko janaldi garrantzitsuena da, izan ere gauean zear ezer jan ostean gure gorputzera lehen elika...

ZER DA OSASUNA?

Ohitura osasuntsuak, txikiak garenetik jasotzen ditugu eta gure bizitza osoan zear jarraitzen dute presente; baina pausu garrantzitsuenak eta berebiziko oinarriak, gure bizitzako lehenengo urteetan ematen dira guk oraindik, ohitura osasuntsu hauenganako interes eza eta garrantzi eza dugunean. Horregatik, funtsezkoa da, guk, umeon begietan erreferentziatzat jokatzen dugunok, haiengan ohitura osasuntsu hauek txertatu ditzagun lehen bai lehen eskuratu ditzaten. Noski ohitura hauek familiek, eskolak zein komunikabideek helarazten ditutez, baina dena familietan hasten da izan ere:"es el primer contacto con los hábitos alimentarios ya que sus integrantes ejercen una fuerte influencia en la dieta de los niños y en sus conductas relacionadas con la alimentación" (Adriana Ivette Macias M., Lucero Guadalupe Gordillo S., Esteban Jaime Camacho R., 2012). Eskolak ere bere eskua ematen du prozesu honeta, ohitura osasuntsu hauek lantzen saiatzen da, eskolan haur loditasuna ekiditzeko h...