JATORDUEN RUTINA ESPEZIFIKO BAT EZARTZEA


Lehen bai lehen, garrantzitsua da umeek gustura sentitzeko eta bizitza osasuntsua alde batera utz ez dezaten, jatorduen errutina bat eratzea, jateko orduak zehaztuz eta jateko zer elikagai hartu eta ez hartu zehaztuz. Berebizikoa da ordutegiak finkatuak izatea, modu ezin hobea da umeen artean ohitura osasuntsuak sustatzeko. Eta hasieran zaila egiten zaien arren, azkenean ohitu eta erraz-erraz eramango dituzte aurrera errutina osasuntsu hauek.
Umeengan aholkatzen da egunean zear bost bazkari egitea: gosaria, hamiketakoa, jateko ordua, merienda eta afaria; eta guztiek errutina hauen gehiengo zatia eskolan daudela egingo dute. Ortaz, eskolako ordutegiak, mesede egiten die errutina hauek finkatzeari, jateko eta aktibitatea egiteko orduak finkatuak bai dituzte eskolako ordutegian. Eskolak, esku handia hartuko du ikasleen ohitura osasuntsuen jarraipenean, errutinan lagunduz.
Gosaria, eguneko janaldi garrantzitsuena da, izan ere gauean zear ezer jan ostean gure gorputzera lehen elikagaiak sartuko baititugu, eta gure egun luzerako lehen indarrak emango dizkigulako, bai fisiko zein mentalak. Gosari on eta peto-peto baterako, esnekiak, fruta eta zerealak beharrezkoak dira. Hamaiketakoa, gosari eta jan orduearen artean egiten dena da, umea hainbeste orduren zear jan gabe egon ez dadin. Eta janaldi honetan umeei gozoki bat emateko joera egon arren, hori ekidin, eta yogurra, fruta, zukuak, bokatak… ematea are osasuntsuagoa da haientzat. Jatordua, kasu honetan, eskolaren esku egongo da, gehiengoek eskolako jantokian jango baitute. Eskola batek, osasunaren puntutik elikagai egokiak ezarri behar ditu, barietate gastronomikoa izan, urteko denboraldiari egokitu, janari tentagarriak prestatu ikasleak jan dezaten, fruta ezartzea… Meriendari dagokionez, duen eginkizun zehatzena da, umea afaltzeko orduari hain  goseti ez heltzea. Azkenik, afaria ez da astuna izan behar gaien zear digestioa zaila izan ez dadin, eta jatorduan hartu ez dituen elikagaiak hartzeko.

Hona hemen 5 jatoruden garrantzia adierazten digun abestia eta baita bakoitzean ze elikagai jan:




Comentarios

Entradas populares de este blog

ZER DA OSASUNA?

HIGIENEA

Buruko Higienea