HIGIENEA
Hasi baino lehen, jakin behar dugu garbitasun ohiturak
oso garrantzitsuak direla, gaixotasunak, infekzioak, alergiak ekiditzeko. Txikitatik izan behar ditugu ohitura hauek,
izan ere garbitasuna eta itxurak gure eguneroko erlazioetan lagunduko gaitu eta
gure autoestimuaren adierazpena izango da.
Baina zer da higienea? Grupo de
Disciplinas Sociomedicas esan bezala, “Es la rama de la Higiene que se ocupa
del las normas del aseo, limpieza y cuidado de nuestro cuerpo; con el objetivo
de crear y mantener las condiciones óptimas de salud en las personas” (2007,1. orr).
Eta garbitasunaz hitz egiten
dugunean, ez dugu soilik dutxatzeaz hitz egiten, horrez gain garbitasunaren
barnean ere sartzen da, ilea garbitzea, aurpegia garbitzea, hortzak garbitzea, eskuak garbitzea…
Guk gure gorputza dutxatzean,
goitik hasita gure iletik hasten gara eta ilea garbitzea berebizikoa da izan
ere atmosferako airearekin ere hainbat zikintzen baita. Ondoren aurpegia
garbitzen dugu, iradokitzen da egunean bi aldiz garbitzea, bat altxatzean
garenean begiak ondo garbitzeko eta gu ere guztiz esnatzeko eta beste bat
gauen, egun osoan zehar gure aurpegian atmosferarekin kontaktuan egon ondoren
dauzkagun germenak kentzeko. Ahoko garbiketari begira, egunean hiru aldiz
gutxienez garbitu beharko lirateke hortzak, jatordu bakoitzaren ostean; izan
ere arrastoak ahoan ez gelditzea berezkoa da hortzak ondo mantentzeko eta bafa
txarra eta kariesak ekiditzeko. Eskuak garbitzea ere garbitasunaren adierazpena
da, izan ere eskuak egun osoan zear milaka objektu eta leku desberdinekin daude
kontaktuan eta zikinkeriaz betetzen dira. Gero gainera zikinkeria hau gure
ahora, begietara… eramaten dugu eta milaka mikrobio, germen eta infekzio sartzen
ditugu gure gorpuztera. Beraz eskuak egunero hainbat alditan garbitzea
gomendatzen da. (Grupo de Disciplinas Sociomedicas, 2007, 3-5. orr).
Comentarios
Publicar un comentario